Blog honetan haurrek eskolan izan dezaketen arazoei buruz hitz egingo dut, izan ere hauek bere garapenean izugarrizko garrantzia daukate. Besterik gabe animatu eta sartu!
2011-12-09
IKT elkarrizketa
2011-12-02
autismoa
Hezkuntza eta teknologia berriak
2011-11-11
Ikerren istorioa
Gaiekin lotutako bideo zerrenda
Obesitatea
Gainera arazo hauek direla eta, ume hauek ez dute eskola gogoko izan ere bertan kritikak behin eta berriro jasotzen dituzte.
Obesitate arazo hau urtez urtez gero eta gehiago ematen da, beraz esan daiteke ume gehiagok izango dituztela arazoak, hala ere, esan beahrra dago guztiek ez dituztela zertan arazoak izan behar.
Hau esanda power point bat utziko dizuet, non obesitateari buruz hitz egiten dudan. Animatu eta ikusi!
Beste Blog bat
Eta hemen daukazue interneten aurkitutako beste blog interesgarri bat; bertan hiperaktibitateari buruz hitz egiten du, beraz badakizue: sar zaitez eta bota ezazu begiradatxo bat. http://herreraconde.blogspot.com/
2011-11-04
Bullying-a
EAE: Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma eta NFK: Haur Hezkuntza eta Lehen hezkuntza
Hemen daukazuena, testu bien eskema da. Honako hau hezkuntzan ezinbestekoa ikusi dugunez, hemen jartzea erabaki dugu.
2011-10-21
Dislexia
2011-10-14
Nola jakin ume batek hiperaktibitatea duen?
Gaurkoan ume batek AGHA (Hiperaktibitatea) duen ala ez jakiteko ohar batzuk emango dizkizuet:
1.Lo egiteko arazoak: Normalean gaixotasun hau daukaten umeek gauean lo egiteko arazoak izaten dituzte, hau da, gauen zehar zenbait alditan altxatzen dira eta gainera esnatzen direnean ikaratuta egiten dute.
2. Arreta azkar galtzen dute: Hiperaktibitatea duten ume gehienek arreta oso erraz galtzen dute, horrela gelan arazoak edukiz. Gainera gurasoak hitz egin bitartean arreta ez prestatzen ez dutenez, hauek bidalitako lanak ezin dituzte bete.
3. Mugimendua etengabeki: Zure semeak hiperaktibitatea badauka, arazoak edukiko ditu aulkian jesarrita egoteko, horrela eskolan arreta arazoak sortuz. Gainera jaterako orduan, jesarrita egoteko zailtasunak dituztenez, ez dute platerean dagoen janaria guztiz jaten.
4. Mugimendua: Denbora gehiena mugimenduan egoten dira, eskuak, hankak… mugituz.
5. Zintzotasuna: Seguruenik asko hitz egiten dute, eta batzuetan esaten dutena lekuz kanpo egoten da, izan ere esaten dutena ez dute pentsatzen, beraien energia dela eta.
6. Ez larritu: Umerik badaukazu eta geldiezina bada, ez larritu izan ere, umeak denagatik kuriositatea sentitzen baitute, hala ere, zalantzarik badaukazu honen inguruan eraman ezazu umea medikuarengana, berak zalantzak argituko baitizkizu.
2011-09-30
Ipuina
Gaur lehenengo eguna denez, hiperaktibitateri buruzko bideo bat igoko dut, non honen bitartez gaixotasun honi buruzko informazioa jasoko dugun, modu atsegin batean.
Hala ere, hemendik aurrera gaixotasun honi buruzko eta beste gaixotasun batzuei buruzko informazioa jartzen joango naiz.