Mostrando entradas con la etiqueta erasoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erasoak. Mostrar todas las entradas

2011-11-04

Bullying-a

Bullying

            Oraingo honetan, eskoletan gero eta gehiago agertzen ari den arazo batez hitz egingo dut: bullying-a du izena eta ziurrenik denok entzun duzue honen inguruan, hala ere, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko, honi buruz hitz egingo dut.

Bullying hitza ingelesetik dator non, erasotzaile edota harroputz esan nahi duen. Kasu honetan intimidazioarekin, mehatxuekin, iraintzearekin du lotura. Normalean pertsona batek edo talde batek besteen aurka jotzen dutenean ematen da. Lehenengo autorea hau definitzen Olweus izan zen, hau esanez " un alumno es agredido o se convierte en víctima cuando está expuesto, de forma repetida y durante un tiempo,  a acciones negativas que lleva a cabo otro alumno o varios de ellos."

Normalean erasotzaileak klasekoei jo egiten die, hala ere burlak edota marjinazioa erabiltzen ditu. Ekintza hauek guk uste baino gehiago gertatzen dira eskoletan eta institutuetan, eta jasotzen dituztenak bakardadean eta isiltasunean pairatzen dituzte batez ere.

Ekintza hauek banaka edota taldeka egin daitezke eta garrantzitsuena ez da ekintza bera, baizik eta honek ekar ditzakeen ondorioak. Bullying kasuetan ikaslea denbora zehatz batean dago eraso hauen menpe, non gehienetan denbora luzeak izaten diren.