2011-12-09

IKT elkarrizketa

Oraingo honetan eskola batera joan gara eta IKT arduradun bati galdetegi bat egin diogu, izan ere honen garrantzia gero eta handiagoa da. Gainera blog hau IKT orduan egiten dugunez bideo jartzea interesgarria iruditu zaigu, besterik gabe ondo pasa guk grabatutako bideoarekin!!


2011-12-02

autismoa

AUTISMOA
 Oraingo honetan gai ezagun bati hitz egingo dut: Autismoa. zihurrenik entzuna izango duzu gaixotasun hau, hori dela eta zalantzak argitzea komenigarria dela uste dut.
Zer da

 Autismoa, norberaren baitara bildu eta kanpoko munduarekiko desinteresa eta errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da.

 Normala izaten da edukitzea?

 Normalean autismoa 10.000 umetik 4ri eragiten dio. Gaur egin "espectro completo del autismo" definizioa erantsi da, non sintoma txikikoak ere sartzen diren. Ume hauek sartzen baditugu, aurreko portzentajea igo egiten da, non 4 izan beharrean 21 bilakatzen den. gaixotasun hau batez ere mutiletan ematen da: 4 mutil bakoitzeko neska 1 ageri da.

Autismoaren sintomak:

 Ume txikiak, ez dira beraien inguruneaz interesatzen, gurasoak umeak hilabeteak dituenetik kontaktu bisuala faltan botatzen dute, ez dute begiradarekin erantzuten, ez dute interesik eskuetan egoteko edo egotean zurrun egoten dira.

 Normalean komunikatzeko, aho komunikazioa erabiltzen dugu, baina hau gauzatu baino lehen lengoai ez berbala garatzen da. Autismoa duten umeek ez dute azken hau erabiltzen. Ez dute inolako keinurik egiten objektuei erreferentzia egiteko. Ez dute burua mugitzen "bai" edo "ez" esateko.
                
                Hitz egiterako garaian, ez da lengoaia erabilgarri bat, hau da, sarritan entzuten dutena errepikatzen dute ( ekolalia). Zenbait kasutan denbora pasa ahala hobeto hitz egingo dute ala ere hizkera espontaneoa faltan botako da. Beti tonu bera erabiliko dute, eta hitz egiteko txandak ez dituzte errespetatuko.
  
Gaixotasun hau dutenek, errutinak behin eta berriz errepikatzen dituzte modu konpultsibo batera helduz. Jarrera trastornoak errutina ebakitzerako garaian ematen ohi dira.

Zelan jakin autista den?

 Lehenik eta behin pediatrak susmoren bat ikusi beharra dauka, non horretarako gurasoek informazioa emango dioten. Honez gain pediatrak berak umea aztertu beharko du. Behin susmoa edukita pediatra espezializatu batengana eramango dugu, izan ere eman daiteke umeak beste gaixotasunen bat edukitzea, hau da, lengoaian arazoak eduki ditzake edo hipoakusia eduki dezake  (umea gorra da)


Hezkuntza eta teknologia berriak

Oraingo honetan Issus-en dagoen gai interesgarri bat hemen jartzea erabaki dut. Gai hau jartzea erabaki dut, izan ere bertan eskola, web 2.0, ikt-ren garrantziari buruz hitz egiten baitu, beraz ikasgai honi buruz hitz egiten duenez, eta gu hau lantzen ari garenez, aukera paregabea iruditu zait! animatu eta ikusi!!!