2011-11-04

Bullying-a

Bullying

            Oraingo honetan, eskoletan gero eta gehiago agertzen ari den arazo batez hitz egingo dut: bullying-a du izena eta ziurrenik denok entzun duzue honen inguruan, hala ere, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko, honi buruz hitz egingo dut.

Bullying hitza ingelesetik dator non, erasotzaile edota harroputz esan nahi duen. Kasu honetan intimidazioarekin, mehatxuekin, iraintzearekin du lotura. Normalean pertsona batek edo talde batek besteen aurka jotzen dutenean ematen da. Lehenengo autorea hau definitzen Olweus izan zen, hau esanez " un alumno es agredido o se convierte en víctima cuando está expuesto, de forma repetida y durante un tiempo,  a acciones negativas que lleva a cabo otro alumno o varios de ellos."

Normalean erasotzaileak klasekoei jo egiten die, hala ere burlak edota marjinazioa erabiltzen ditu. Ekintza hauek guk uste baino gehiago gertatzen dira eskoletan eta institutuetan, eta jasotzen dituztenak bakardadean eta isiltasunean pairatzen dituzte batez ere.

Ekintza hauek banaka edota taldeka egin daitezke eta garrantzitsuena ez da ekintza bera, baizik eta honek ekar ditzakeen ondorioak. Bullying kasuetan ikaslea denbora zehatz batean dago eraso hauen menpe, non gehienetan denbora luzeak izaten diren.



Bullying-a jasotzen duten ikasle kopurua

·         Ikasleen %6-a noizbait bullying-a jaso izan du
·         %90-a noizbait  ekintza hauek ikusi ditu
·         %30a bullying ekintzetan parte hartu du, erasotzaile edo biktima izanik.
·         DBHn %25-30% bitartean ekintza hauen biktima izan da.
·         Oso gutxik salatzen dute: 3tik 1 bakarrik salatzen du.

Bullying-aren ezaugarriak:

·         Babesgabeko biktima bat egon beharra dago, erasotzaileen aurrean.
·         Intimidazioa bakarka edo taldeka egin daiteke.
·         Erasotzaileak biktiman pentsaraz dezake, bera berriro ere erasoa izango dela.
·         Ekintza hau denbora luze batean eman beharra dago.


Bullying motak:

·         Fisikoa: Ostikoak, objektuekin erasoa, bultzadak…. Normalean hauek Lehen hezkuntzan ematen dira.
·         Ahozkoa: Gehiena ematen dena. Moteak eta burlak dira.
·         Psikologikoa: Biktimaren autoestima jaisten dute, eta bere beldur sentsazioa igoarazten dute.
·         Soziala: Biktima marjinatzen saiatzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario