Gaurkoan dislexiari buruz hitz egingo dut; Lehenik eta behin esan beharra daukagu gaixotasun hau irakurtzeko, idazteko eta ikasteko arazoetan oinarritzen dela. Umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial (ikusmenaren edo entzumenaren arazo) nahiz intelektualik atzeman gabe. Normalean 7-9 urte bitartean duten haurrengan atzematen da eta gutxi-gorabehera haurren %5 eragiten die.
Sintomak aldakorrak dira, izan ere pertsona ezberdinetan eragina oso ezberdina izan daiteke, hau da, batzuei ez zaie ia nabarituko edota beste batzuei berriz izugarrizko arazoak antzemango diegu. Normalean memoriari, lexikoari eta mintzamenari egiten diote kalte. Zenbait kasutan eskolaurrean dauden haurrei antzematen zaie non kasu hauetan diagnostiko bat egi beharra dagoen, izan ere gaixotasun hau ez da denborarekin desagertzen.
Baina zergatik sortzen da gaixotasun hau? Gure burmuinean bi hemisferio daude, ezkerraldekoa eta eskumaldekoa. Alde bakoitza zeregin bakoitzean espezializatzen da. Irakurtzean bata besteari informazioa bidaltzen dio, baina dislexia duten umeetan ezkerreko hemisferioak arazoak ditu, horrela informazioa prozesatzean arazoak sortuz.
Sintoma ugari daude baina batez ere hauek dira aipagarrienak:
Adina | Eskolaurrean | Lehen hezkuntza | 12 urtetik aurrera |
Arazoa | Korrika eta salto egiteko arazoak | Letrak, zenbakiak… ordenaz aldatu | Arreta arazoak idaztean eta ikastean |
Arazoa | Arkatza eta artaziak erabiltzeko arazoak | Ez du arkatza ondo hartzen | Lanak egitean geldoa da eta egoera berrietara ez da ondo moldatzen |
Arazoa | Gauzak ikasteko arazoak: kolore, forma, egunak… | Irakurritakoa ez du ondo ulertzen | Ez du irakurri edo idatzi nahi eta matematiketan ez da trebea |
Arazoa | Arreta falta | Ahozketa orduan arazoak ditu | Ez du denbora ondo antolatzen |
Arazoa | Letrak hitz baten barruan aldatzen ditu |
Zer egin dezakegu haurrari laguntzeko?
· Profesional baten laguntza bilatu.
· Bere arazoaz berarekin hitz egin eta bere proposamenak entzun.
· Umeak dituen arazoak ez errepikatu behin eta berriro, eta goraipatu egiten dituen ekintza onak.
· Berarekin egunero irakurri, horrela dituen hiztegi arazoak konponduz.
· Teknologia berriak erabili: agenda elktronikoak, ortografia akatsak zuzentzen duten programak erabili…
No hay comentarios:
Publicar un comentario