2011-10-21

Dislexia

Gaurkoan dislexiari buruz hitz egingo dut; Lehenik eta behin esan beharra daukagu gaixotasun hau irakurtzeko, idazteko eta ikasteko arazoetan oinarritzen dela. Umearengan inolako eskasia emozional, sentsorial (ikusmenaren edo entzumenaren arazo) nahiz intelektualik atzeman gabe. Normalean 7-9 urte bitartean duten haurrengan atzematen da eta gutxi-gorabehera haurren %5 eragiten die.
Sintomak aldakorrak dira, izan ere pertsona ezberdinetan eragina oso ezberdina izan daiteke, hau da, batzuei ez zaie ia nabarituko edota beste batzuei berriz izugarrizko arazoak antzemango diegu. Normalean memoriari, lexikoari eta mintzamenari egiten diote kalte. Zenbait kasutan eskolaurrean dauden haurrei antzematen zaie non kasu hauetan diagnostiko bat egi beharra dagoen, izan ere gaixotasun hau ez da denborarekin desagertzen.
Baina zergatik sortzen da gaixotasun hau? Gure burmuinean bi hemisferio daude, ezkerraldekoa eta eskumaldekoa. Alde bakoitza zeregin bakoitzean espezializatzen da. Irakurtzean bata besteari informazioa bidaltzen dio, baina dislexia duten umeetan ezkerreko hemisferioak arazoak ditu, horrela informazioa prozesatzean arazoak sortuz.

2011-10-14

Nola jakin ume batek hiperaktibitatea duen?

Gaurkoan ume batek AGHA (Hiperaktibitatea) duen ala ez jakiteko ohar batzuk emango dizkizuet:

1.Lo egiteko arazoak: Normalean gaixotasun hau daukaten umeek gauean lo egiteko arazoak izaten dituzte, hau da, gauen zehar zenbait alditan altxatzen dira eta gainera esnatzen direnean ikaratuta egiten dute.

2. Arreta azkar galtzen dute: Hiperaktibitatea duten ume gehienek arreta oso erraz galtzen dute, horrela gelan arazoak edukiz. Gainera gurasoak hitz egin bitartean arreta ez prestatzen ez dutenez, hauek bidalitako lanak ezin dituzte bete.

3. Mugimendua etengabeki: Zure semeak hiperaktibitatea badauka, arazoak edukiko ditu aulkian jesarrita egoteko, horrela eskolan arreta arazoak sortuz. Gainera jaterako orduan, jesarrita egoteko zailtasunak dituztenez, ez dute platerean dagoen janaria guztiz jaten.

4. Mugimendua: Denbora gehiena mugimenduan egoten dira, eskuak, hankak… mugituz.

5. Zintzotasuna: Seguruenik asko hitz egiten dute, eta batzuetan esaten dutena lekuz kanpo egoten da, izan ere esaten dutena ez dute pentsatzen, beraien energia dela eta.

6. Ez larritu: Umerik badaukazu eta geldiezina bada, ez larritu izan ere, umeak denagatik kuriositatea sentitzen baitute, hala ere, zalantzarik badaukazu honen inguruan eraman ezazu umea medikuarengana, berak zalantzak argituko baitizkizu.